Euskal Herrian egiten den Artisau Garagardoa
1998-tik

Pagoa
Joxe Anjel Arbelaitz-ek 1998an sortutako garagardo marka, Euskal Herrian eta Espainia osoan eskuz egindako garagardoaren lehen produktorea izan zen. Ergoien-eko auzo lasaian Oiartzun-en (Gipuzkoa) kokatuta, osagai erabat naturalak darabiltza bere fabrikaziorako, lehen kalitatekoa eta gehigarririk gabe egiten du.
GURE GARAGARDOAK

Pilsner • Horia
Pilsner garagardoa, behe hartzidurakoa. Gorputza duen garagardo bat da, leuna, arina eta garbia, lupulu goxoa eta malta arina duen lurrin atseginarekin. Bere urre kolorea eta zapore delikatu eta harmonikoa edozein momentutan hartzeko egokia bihurtzen du.

Ipa
Gure Ipa ez da besteak bezalakoa. Gure lupulu usaintsuak malta pale ale klasikoan etzan ditugu, baina gozoki malta ukitu batekin ipar eta hego hemisferioko gure lupuluen zapore usaintsu bizia borobiltzeko. Australiako lupuluaren fruta tropikal sotilen zaporea erabili dugu lupulu amerikar klasikoaren toronja zapore indartsua osatzeko, zapore aromatiko leunagoa eta lupulu eta malta ezkontza perfektua dela uste dugun edari bat sortzeko.

Red ale • Gorria
Erabilitako maltengatik gozoki naturaleko zapore gustagarria eta legamiaren fruitalitatea kulunkatzeko lupulu zapore tradizionala duen betiko “Red Ale”a. Goi hartzidurako garagardoen artean dago.

Stout • Beltza
Stout-porter garagardoa, goi hartzidurakoa, txigortze handia jaso duen maltekin. Oso lurrintsua, txigortua, gozoa, garbia eta sikua eta gazi-gozoa. Dudarik gabe, bat baino gehiago hartzeko.
ALBISTEAK
PAGOA
EUSKAL GARAGARDOA
T. (+34) 619421153
Pagoaldea, 53. Ergoien Auzoa.
20180 Oiartzun. Euskal Herria.
pagoabeer@pagoa.eus