BiHozkada

Era berezian sortu zen taldea, Iñaki abeslariak lehen akordeak 2013ko apirilean ikasten hasi zen Tomas irakasle zuelarik. Iñaki kantak asmatzen hasi zen eta 2014 urtean Tomasekin (3gabe2, Margot) hitzeginik taldea osatzea pentsatu zuten. Berehala ongi zaildatutako musikariak batzen joan ziren taldera: Nahikari (Margot) eta Oihan (Rukula) ondoren batu ziren taldera. 2017ko urtarrilean, Unai batu zen taldera.

Egun, bost gipuzkoarrez osatutako taldea da BiHozkada:

  • Nahikari Calleja – Anoeta, baxua eta ahotsak.
  • Tomas Lizardi – Alkiza, kitarra eta ahotsak.
  • Oihan Agirretxe – Lasarte, bateria.
  • Unai Aldasoro – Legazpi, bibolina eta teklatuak.
  • Iñaki Lizaso – Villabona, kitarra eta ahots nagusia.

Lehen konzertua 2015eko ekainan eman zuten Usurbilgo Sutegi aretoan. Izaera eta estilo ezberdinetako kideak izaki hori beren musikan islatzen da; euskarazko kantu gogorrago zein goxoagoak sortzen dituzte eta musika estilo batetan kokatu beharko bagenitu pop rockera gerturatzen da beren estiloa. Egun teklatuak sarturik, soinu berriak frogatzen eta kantu berriak sortzen dihardute. Zuzeneko emanaldi indartsua du taldeak, melodia itsaskorrak ditu, eta harrera oso ona hartzen ari dira beren abestiak. 2016ko apririlean Tolosako Bonberenean grabatu zuten beren lehen maketa “BiHozkada” Mikel Zelaiaren eskutik.

Email: bihozkada@gmail.com
Tel.: 600375352 / 635201115